La Faktoria Choreographic Centerrek, koreografia-proposamenak ikertzeko eta sortzeko egoitzan parte hartzeko deialdia zabaldu berri du hilaren hasieran. Deialdi hau, bi lan luze edo gehiago estreinatu dituzten artista eta taldeei zuzendurik dago eta La Faktoriak eskaintzen dituen ‘LUR Egoitzen‘ barne kokatzen da. Egoitza hau, Fundación Caja Navarrak eta La Caixak finantziatzen du, ‘InnovaCultural 2019‘ -en bitartez.
Aukeratutako proposamenak, 6000€ko diru-laguntza jasoko du eta bertan parte hartuko duten artistentzako ostatua eskeiniko die La Faktoria Choreographic Centerrek, 2020ko apirilaren 6tik 30era bitarte.
Deialdian izen emateko, hurrengo estekan dagoen formularioa bete beharko da 2020ko urtarrilaren 8a baino lehen.