Faktoria Choreographic Center-ek Iruñeko Topaketen 50. urteurrena dela eta Iruñeko Udalarekin antolatutako lehen jarduera aurkeztu zuen.

San Frantzisko eta Pozoblancoko plazak, Zapateria kalea, Jacobaren pasabidea eta Iruñeko Gazteluko plaza izan ziren Nafarroako lau konpainiaren dantzalekuetako batzuk: Led Silhouette bikotea, Dúo Tautó, Dúo Qabalum eta Idoia Rodriguez dantzaria, besteak beste.

Ordu eta laurdenez, dantza garaikideak hirian zehar zabaldu egin zen, bidean, belaunaldi desberdinetako jendea batuz. Hiria interpretatzeko modu berri bat izan zen, egungo hizkuntza koreografikotik eta musika garaikidetik.