JOSEBA YERRO IZAGUIRRE

Josebak 10 urtetik gora daramatza dantzari profesional gisa, besteak beste, GöteborgsOperans Danskompani, National Dance Company Wales edo IT Dansa konpainietan, Bartzelonan. Gaur egun freelance gisa lan egiten du, sorkuntzari eta irakaskuntzari espazioa emanez. Halaber, interprete gisa dihardu.

Workshop

“Ordubeteko saioa da, inprobisazioari eta mugimenduari buruzkoa. Bidaia bat pazientzian, jakin-minean eta irudimenean barrena, gorputzarekin eta gorputzaren bitartez adierazteko modu desberdinekin esperimentatzeko tresna gisa. Espazio segurua, non taldea eta musika beti presente dauden, horrela enpatia eta entzutea sortuz. Praktika lurrean hasten da, talde-meditazio txiki batekin. Egoera huts batetik edo oinarrizko egoera batetik hasteko une bat.

Hemendik aurrera, nola jarrai dezakegu edo nola egin dezakegu aurrera? Gure gorputzak eta buruak erantzunak eman diezazkiguten utziz, pixkanaka gure oinen gainean somatuko dugu gure burua, airean, bidean hartu dugun informazioaz jabetzen. Hona iritsita, “shake”aren bitartez gizabanakoak kontaktu fisikora hurbilduko dira, harik eta zentzumen-esperientziaren amaiera gisa, atseden eta erlaxazio une bat aurkituko duten arte.