LA FAKTORIA Zentro Koreografikoak dantza garaikide nazioarteko entrenamendu eta ikerketa programa eskaintzen du MARTA CORONADO, LAIDA ALDAZ & CARMEN LARRAZen zuzendaritzapean, Iruñean.

Programa hau, kultur truke ingurune batean jakintza handitu eta sorkuntza prozesu kreatiboetan parte hartu nahi duten dantzariei dago zuzenduta.

Taldea

Photo: Herman Sorgeloos

MARTA CORONADO

Marta Coronado, dantza-ikasketak Nafarroako gobernuaren Dantza Eskola Ofizialean egin zituen eta dantzari gisa Jose Lainezen Yauzkari konpainian hasi zen lanean. Ikasketak P.A.R.T.S.en bukatuko ditu eta gero Anne Teresa de Keersmaeker-en Rosas konpainian hasiko da lanean.

Rosasen piezetan dantza egiten du 1998tik 2008ra bitartean: Drumming, I said I, In real time, Rain, April me, Bitches Brew, Kassandra, Rain Raga D’ un soir un jour, Mozartconcert Arias, Steve Right evening.

2002an, Bessie saria (New York Dance and Performance Award) jaso zue. 2008an, P.A.R.T.S. eskolan Rosasen errepertorioaren baterako zuzendari-lanetan hasi zen. 2011tik aurrera, Rosasen errepertorioko piezek muntaian baterako zuzendari-lanetan hasi zen Lyongo Operan eta Parisko Operan; bertan, entseguen zuzendari-lana bete zuen eta gaur egun lan bera jarraitzen duelarik.

Klaseak ondorengo eskola eta konpanietan ematen ditu; PARTS, Amsterdam Theatre School, Deltebre Festival, Impulstanz Vienna, La Raffinerie y en las compañías: Ultima Vez / Wim Vandekeybus, Cie Thor/Thierry Smits, ballet Nacional de Marsella, Rosas, Les ballets C de la B, besteak beste.

2009an hazi zuen bere koreografia-lana eta gonbidapena jaso zuen horietan sortzeko: La Salle Singapore, Fueradeleje eta Dantzaz Kompainian. 2011n, House of Bertha taldea baterako sortu zuen eta 2013an, PHD in one night proiektuaren parte izan zen.

Gaur egun, koreografa gonbidatua da La Monnaie operan, Opera Orfeo and Manjun proiekturako.

Photo: Koos Vos

LAIDA ALDAZ

Laida Aldaz Arrieta, diziplina anitzeko artista eta kasu askotan autodidakta da. Dantza-ikasten du Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean eta PARTSen, bekaduna.

Mala Klinerekin lan egin du “Lab Dazalava”n, Mark Tompkins & Meg Stuartekin “Lab ABC”n, David Zambranorekin “The Rabbit Project”n, Ali & Hedi Thabetekin “Nous sommes pareils…”n, Julyen Hamiltonekin “T43”n, Roberto Olivanekin “De Farra”n, besteak beste.

Klaseak eman ditu Cie Thor/Thierry Smits, Alias Summer Intensive Canada, Conservatorio de Danza de Murcia, Kalamata Dance Festival, Festival Danzad Danzad Malditos, RITS, DCJ eta askoz gehiagotan.

Bere jakin-mina medio, eremu artistiko ezberdinetako hainbat lan eta proiektu, zuzendu eta produzitu ditu, baita baterako sortu ere “Soñando Despiertos”, “Shopping List” “DVP”, “BS&I”, “Derrière Elle”, “Kirolak”, beste askoren artean. Obra horiek nazioartean erakutsi ditu, eta hainbat sari jaso dituzte.

El Trastero Creativo elkartearen eta “Zinetika Festival”aren zuzendari artistikoa eta fundatzailea da.

Photo: Adolfo Lakunza

CARMEN LARRAZ

Carmen Larraz, ere prestakuntzari Nafarroako Dantza Eskolan eman zion hasiera, eta P.A.R.T.S.en osatu zituen, x-group programan.

Hainbat koreograforentzat lan egin ondoren (Iztok Kovač/En Knap, David Zambrano, Salva Sanchis…) “Cia DinamoDanza” konpainia sortu zuen. Nazioarteko jaialdietan parte hartu du konpainia horrekin.

2016an, Danzad Danzad Malditos kale-jaialdia sortu zuen, eta geroztik jaialdiaren zuzendaria da. 2018an, Marta Coronadok “El silencio de las flores” proiektuan parte hartzeko gonbidapena egin zion.