Photo: Blanca Razquin

Sorkuntza

La Faktoriaren bitartez, hainbat artelan sortzen dira:

Kirolak

Lan honek herri-kiroletan du inspirazio-iturri, eta horiek landa-eremuko ogibideetan oinarritzen dira. Dantzaren bitartez eraldatuz, kulturari interpretazio garaikideago eta poetikoago bat emanez. Kirolen fisikalitatean eta indarran oinarrituta, hiru dantzarik eta bi txalapartarik imajinario abstrakto bat sortzen dute. Nola aurkitu poesía indarran, erresistentzian eta iraunkortasunan?

Laida Aldazek y Helena Lizarik 2016an gai honen inguruan kale-obra motz bat sortu zuten. Kaleko bertsio hori hainbat lekutan erakutsi zen: Dantza Hirian, DNA 16 jaialdian, Fitur azokan, DDM jaialdian, Fira Mediterranean Etxepare Institutuaren lankidetzarekin, Bruselan Nafarroako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, DNA 18n eta Nafarroako Kultur programaren barne. Ikuskizun horretatik aitzina, antzokirako bertsio luzea sortu dute artistek. Horretarako, Gipuzkoako dantzaren etxea den Dantzagunearen Sortutakoak11 arte-egoitza jaso zuten, DanZalava ekimenak koreografiaren arloko laguntza bat eman zien, eta Fundación Caja Navarra eta La Caixaren Innova cultural 2018 laguntza jaso zuten. Ikuskizun berri hau Atarrabiako Kultur Etxean 2019ko ekainaren 14an lehen aldiz aurkeztuko da.

Zuzendaritza: Helena Lizari eta Laida Aldaz
Sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui, Laida Aldaz eta Helena Lizari
Zuzeneko musika: Txalaparta Zaldizka, Mikel Casanellas eta Silvia Munarriz
Argiztapena eta soinua: David Bernués
Produkzioa eta komunikazioa: Rosa García

El silencio de las flores

Marta Coronadoren arte-zuzendaritzapean egin zen sorkuntza-lana da, Laida Aldazen eta Carmen Larrazen laguntza koreografikoarekin batera. Obraren abiapuntua 2017an Jose Lainezek eta Concha Martinezek jaso zuten Vianako Printzea Saria izan zen. Bi horiek Estatuko lehen dantza garaikideko konpainiaren fundatzaileak izan ziren. Obran parte hartzen duten guztiek noiz edo noiz horiekin jardun izan ziren elkarlanean. Laineztarren sormen-unibertsoko hainbat belaunaldik bat egin dute aipatu sariaren berri emateko enkargatutako pieza horretan.

Koreografia: Marta Coronado
Koreografia laguntza: Laida Aldaz eta Carmen Larraz
Sortzaileak eta dantzariak: Cristina Goñi, Pablo Juanjo, Laida Aldaz, Carmen Larraz eta Marta Coronado
Argien diseinua: David Bernués
Jantziak: MG