Photo: Internet

Roberto Magro

maiatzaren 27tik ekainaren 28ra

Roberto Magro, artista, dramagilea, irakaslea eta zirku zuzendaria izan da hainbat herrialdetan. Académie Fratellinin jaso zuen prestakuntza eta Les Oiseaux Fous konpainiarekin Europan barrena bidaiatu zuen bere konpainia sortu zuen arte: Rital Brocante. Transmisio eta erreflexioarekiko zuen gustua medio, Turineko Flic zirku eskolaren zuzendari artistikoa izan zen 2005 eta 2011 artean. Oreka mantendu zuen, batetik, pedagogo gisa, eta, bestetik, hainbat artista eta konpainiarentzat dramagile eta zuzendari gisa. Era, Sonnet for a clown obra sortu zuen MagdaClan Circo konpainiarekin, baina, horrez gain, hainbat proiektu artistikoetan hartu du parte: Roberto Olivan, “eia” zirku konpainia, Psirc, Forman Brothers, Nós no Bambu, Circo no Ato eta beste hainbeste. Brocante Jaialdiko eragilea da, eta 2013an Bartzelonan jarri zen bizitzen La Central del Circ espazioaren zuzendari artistikoa izateko bi urtez. Amaitzean, bidea jarraitu zuen, sortzaile eta pedagogo gisa. Horrez gain, Europa eta Latinoameriketako eskola eta sormen zentroetan irakatsi ohi du. 2016an, hainbat eskola europarren ikuskizunak zuzendu zituen: Life (Codarts, Rotterdam), Dia (Flic, Turin), Un minuto (ESAC, Brusela).

Lantegia: Zirku eta dantza antzezpena eta metaforaren sena

Idazketaren sormena garatzeko metodoa zirku eta dantza garaikidean. Prestakuntza ariketak eta eszenatokiko esperientziak erabilita, presentzia eszenikoa sortzen duten faktoreak aztertuko ditugu (erritmoa, espazioa, gorputzaren lineak, dimentsioak eta testurak), baita lanak eszenikoak sortzearen praktikak ere, ideia edo kontzeptu nagusitik abiatuta. Akzio dramatikoaren garapena eta zirkua eta dantza hizkuntza gisa, metafora dramatikoa eta mugimendu eszenikoaren senarekin duen harremana ulertzen laguntzeko