Photo: Herman Sorgeloos

Marta Coronado

apirilaren 22tik maiatzaren 3ra

Marta Coronado, dantza-ikasketak Nafarroako gobernuaren Dantza Eskola Ofizialean egin zituen eta dantzari gisa Jose Lainezen Yauzkari konpainian hasi zen lanean. Ikasketak P.A.R.T.S.en bukatuko ditu eta gero Anne Teresa de Keersmaeker-en Rosas konpainian hasiko da lanean. Rosasen piezetan dantza egiten du 1998tik 2008ra bitartean: Drumming, I said I, In real time, Rain, April me, Bitches Brew, Kassandra, Rain Raga D’ un soir un jour,Mozartconcert Arias, Steve Right evening. 2002an, Bessie saria (New York Dance and Performance Award) jaso zue. 2008an, P.A.R.T.S. eskolan Rosasen errepertorioaren baterako zuzendari-lanetan hasi zen. 2011tik aurrera, Rosasen errepertorioko piezek muntaian baterako zuzendari-lanetan hasi zen Lyongo Operan eta Parisko Operan; bertan, entseguen zuzendari-lana bete zuen eta gaur egun lan bera jarraitzen duelarik. Klaseak ondorengo eskola eta konpanietan ematen ditu; PARTS, Amsterdam Theatre School, Deltebre Festival, Impulstanz Vienna, La Raffinerie y en las compañías: Ultima Vez / Wim Vandekeybus, Cie Thor/Thierry Smits, ballet Nacional de Marsella, Rosas, Les ballets C de la B, besteak beste. 2009an hazi zuen bere koreografia-lana eta gonbidapena jaso zuen horietan sortzeko: La Salle Singapore, Fueradeleje eta Dantzaz Kompainian. 2011n, House of Bertha taldea baterako sortu zuen eta 2013an, PHD in one night proiektuaren parte izan zen. Gaur egun koreografo gonbidatua da ‘Orfeo and Manjun’ operarako La Monnaie operan, eta Broadway-n (New York) West Side Story sortzeko laguntza koreografikoa ematen du.

TOOLS FOR A THINKING BODY. Konposizio tailerra

Koreografo berarentzat hamar urtez lan egin ondoren, nire buruari erronka egiteko eta berrasmatzeko beharra nuela konturatu nintzen pieza berri bat sortu behar genuen bakoitzean. Dantza pieza baten sorkuntza puzzle baten gisa irudikatuko bagenu, dantzari gisa taularen gainean dagoen pieza aktiboa izan nahiko genuke. Gorpuz adimentsua izan behar zara: aldatzeko, eraldatzeko, oinarrizko materiala ekartzeko eta norbere burua harritzeko gai izateko. Espazio eta Denbora aldaketak biziko ditugu. Lehen egunetan frase sinple bat ikasiko dugu; aldaketa guztiak sortzeko beharko dugun hiztegia, alegia.. Gai gara dilindatzearekin jolasteko? Eszenatokiaren gainean denbora gelditzeko?? Ausartzen gara abiaduran sekulako aldaketak egitera eta amaigabeko errepikapenak sortzera gure dantzan kalitate maila hobea lortzeko?

Lantegiaren helburua dantzari gisa dudan esperientzia azaltzea eta partaideei erreferentzia eta gomendioak eskaintzea da eraldatze eta konposizio printzipio horiek nola eta noiz erabili jakiteko.