Photo: Bruno Michelet

Laida Aldaz

otsailaren 11tik 14ra eta maiatzaren 6tik 10era

Laida Aldaz Arrieta, diziplina anitzeko artista eta kasu askotan autodidakta da. Dantza-ikasten du Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean eta PARTSen, bekaduna. Mala Klinerekin lan egin du “Lab Dazalava”n, Mark Tompkins & Meg Stuartekin “Lab ABC”n, David Zambranorekin “The Rabbit Project”n, Ali & Hedi Thabetekin “Nous sommes pareils…”n, Julyen Hamiltonekin “T43”n, Roberto Olivanekin “De Farra”n, besteak beste. Klaseak eman ditu Cie Thor/Thierry Smits, Alias Summer Intensive Canada, Conservatorio de Danza de Murcia, Kalamata Dance Festival, Festival Danzad Danzad Malditos, RITS, DCJ eta askoz gehiagotan. Bere jakin-mina medio, eremu artistiko ezberdinetako hainbat lan eta proiektu, zuzendu eta produzitu ditu, baita baterako sortu ere “Soñando Despiertos”, “Shopping List” “DVP”, “BS&I”, “Derrière Elle”, “Kirolak”, beste askoren artean. Obra horiek nazioartean erakutsi ditu, eta hainbat sari jaso dituzte. El Trastero Creativo elkartearen eta “Zinetika Festival”aren zuzendari artistikoa eta fundatzailea da.

Klasea – Transformative Floorwork and partnering

Lurrari konektatuta gaude uneoro, horregatik garrantzitsua da nola erabili ikastea. Lana honen bidez, dantzariek lurraren inguruko mugimendu aukera ezberdinak aztertuko dituzte, bertan edo bertatik kanpo era eraginkorrean aritzen ikasteko. Entzuten duen gorputzaren bidez, besteen oreka puntuak, indarra eta pisu gabeko uneak aurkitzen saiatuko gara. Klasearen helburua espazioan mugitzen ikastea da, baita inguruko elementuekin konektatzea, esaterako, beste dantzariekin.

Lantegia – SITE SPECIFIC, HIRIA SORKUNTZAN

Lantegi honetan kaleak hartuko ditugu, eta hiriaren barruan sortu eginen dugu. Inguratzen gaituena behatuko dugu, eta inspirazio-iturri gisa erabiliko dugu sormen-ekintzarako. Hiriaren beraren espazio-konposizioa aintzat hartuko dugu non, nola eta zer sortu nahi dugun erabakitzeko. Leku zehatz baterako konposizio koreografiko bat eginen dugu, leku berak helarazten diguna, duena edo ez duena inspiraturik.