Photo: courtesy

Alix Eynaudi

urtarrilaren 21etik 25era

Alix Eynaudi, Balleteko ikasketak burutu zituen Pariseko Operan eta Balleteko hainbat konpainiatan egin zuen. 1996an, Alix Anne-Teresa De Keersmaekerren konpainian sartu zen, Rosas, eta 7 urtez egin zuen lan bertan. 2005az geroztik, Eynaudik bere piezak sortu ditu: Crystalll, Alice Chauchatekin batera (2005), Supernaturel (2007) eta Long Long Short Long Short (2009), Agata Maszkiewiczekin batera. 2011n, Kris Verdonckekin batera loaren inguruko ikerketa artistikoa burutu zuen: emaitza Exit (2011) izan zen. Bakarkako lan hau biran jarraitzen du eta audientzia lotan jartzen du. Horren ondoren Monique (2012) sortu zuen Mark Lorimer dantzariarekin batera egindako dantza duo bat bondage praktikan inspiratuta, 2015ean, berriz, Edelweiss sortu zuen, arte abstraktu eta figuratiboaren artean kulunkatzen den dantza piktograma, eta 2017an, Chesterfield. Gaur egun Noa & Snow piezan ari da lanean: gertaera koreografikoak eta idazketa nahasteko espazioa eskaintzen dituen obra: poesia estudio bat, era poetikoan bizitzeko estudioa. Bere lana sortzeaz gain, Eynaudik interpretatzaile gisa Superamas, Kris Verdonck, Anne Juren, Boris Charmatz edo Jennifer Lacey, piezetan hartu du parte.

Alixen praktika artistikoak hainbat tokitan tailerrak irakastera bultzatu du: P.A.R.T.S. (Bruselan); ImPulsTanz (Vienan); Panetta Movement Centre (New Yorken); HEAD (Genevan) eta La Manufacture (Lausanan).

Lantegia: FRIENDS IN ACTION

Denok dakigu dantzan. Adiskidetasunean adituak gara.
Adiskidetasuna praktikatuko dugu solidaritate gisa; Gauzekin hitzemateko modu gisa.
Dantza askatasun eta fede ekintzatzat hartuko dugu eta gure gorputza, berriz, gizarte ardurarako lekua gisa.
Gure lankide, kide eta dantza lagunak laguntzat hartuko ditugu.
Lana bikoteka egingo da, eta rolak aldatuko ditugu. Eta arropa. Eta usainak.
Lortutako ezagutza begiratuko dugu. Eta lekuz aldatu.
Egin iezaiezu lekua sormenari eta kortesiari!