Laura Aris

urtarrilaren 7tik 18ra

Laura Aris interpretea, koreografoa eta izen handiko irakaslea da nazioartean. Lanbide-esperientziaren barnean hamarkada bat du Belgikako Wim Vandekeybus / Última Vez konpainian (1999-2009), Lanomina Imperial eta General Eléctrica taldean Bartzelonan (1996-1999). Jorge Jaureguirekin batera, Ember arte-plataforma sortu zuen (2009-2014). Azken zortzi urteotan artista independente gisa dihardu, eta bere sormen-praktika propioak garatzen ditu. Interes berezia du dantza garaikidearen eta artearen bestelako diziplinen artean elkarrizketa arina eta iraunkorra garatzen. Ikuspegi irmoa du beste artista batzuekin lankidetzan. Lan pedagogikoa garatu du nazioartean, besteak beste: Impulstanz, Vienna, PARTS Performing Arts Research & Training Studios, SEAD Salzburg Experimental Academy of Dance, Deltebre Dansa, Atelier Transformation Montreal, Institut del Teatre Barcelona, Korean National University of Arts, Seoul, eta HKAPA Hong Kong Academy of Performing Arts-en.

 

Última Vez Space Conflict-en eta Imaginación Catastrófica-ren hiztegi-tailerra

Lantegi honetan Última Vez-en lanaren oinarriari helduko diot, konpainiarekin izan dudan esperientzia pertsonaletik abiatuta. Ideiak abiapuntu hartuta lan eginen dugu, ikuskizun zehatzetan zentratu gabe. Dantzak berariazkoa duen lengoaia fisikoa antzerkiak eragiten dituen zirrararekin eta dramarekin tartekatuz; horrela, mugimendua zentzuz eta intentzioz jantziko dugu.

 

Partnering work

Bi pertsonen arteko komunikazioa arina kontzientzia-hartzearen eta oreka partekatuaren kontrolaren baitan dago. Ariketa teknikoak eta bat-batekotasunak, lan-esparru argi batekin; abiapuntu izanen dira talde-lanerako edo bikoteka eginen den lanerako. Parte-hartzaileak beren materialarekin esperimentatzera eta jolastera gonbidatuko ditugu, testuinguru zehatz batean. Halaber, gorputz-mekanismo zehatzak praktikatzera gonbidatuko ditugu. Sormenezko bultzadak bilatuko ditugu, behin askatuta, lorpen berriak lortzeko aukera emango diguten sormenezko bultzada horiek, hain zuzen ere. Jabetuko gara muturreko gaitasunek, batzuetan, tentsio orekatua mantentzen dutela, tentsioak arreta erakartzen duela, eta askotan, isilak hitz egiten duela.