Laida Aldaz

otsailaren 11tik 14ra eta maiatzaren 6tik 10era

Laida Aldaz Arrieta diziplina anitzeko artista eta kasu askotan autodidakta da, arteen hibridazioan interes berezia duena. Bere lanak, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanean ardatza izanda, espazio ez-eszenikoetan sortu ohi dira, berrinterpretatuz, beste esanahi bat emanez eta eszeniko bihurtuz. Bere jakin-minak hainbat arlo artistikotako lanak sortzera, zuzentzera eta ekoiztera eraman du, hala nola “In Perspective”, “The Room”, “Kirolak”, “Shopping List”, “BS & I”. Bere karreran zehar hainbat koreografo/artistarekin dantzatu du eta nazioarteko eskoletan eta jaialdietan klaseak eman ditu.

“El Trastero Creativo” eta “Zinetika Festival” kultur elkarteko zuzendaria da, non dantza, zinema eta teknologia berrien arteko harremanak aztertzen diren, eta La Faktoria Choreographic Center-eko zuzendarikidea.

 

Floorwork and partnering

Lurrari konektatuta gaude uneoro, horregatik garrantzitsua da nola erabili ikastea. Lana honen bidez, dantzariek lurraren inguruko mugimendu aukera ezberdinak aztertuko dituzte, bertan edo bertatik kanpo era eraginkorrean aritzen ikasteko.Kontaktu puntuak eta pisu gabeko uneak aurkitzen saiatuko gara beste gorputzekin.Ukitzean eta ukitzen uzten ikasiko dugu, besteen gorputzak erabiliz zeurea mugitzeko.

 

Site Specific, hiria sorkuntzan

Lantegi honetan kaleak hartuko ditugu, eta hiriaren barruan sortu eginen dugu. Inguratzen gaituena behatuko dugu, eta inspirazio-iturri gisa erabiliko dugu sormen-ekintzarako. Hiriaren beraren espazio-konposizioa aintzat hartuko dugu non, nola eta zer sortu nahi dugun erabakitzeko. Leku zehatz baterako konposizio koreografiko bat eginen dugu, leku berak helarazten diguna, duena edo ez duena inspiraturik.

www.zinetikafestival.com
www.laidaldaz.com